XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
B.- Lagunarteko errejistroa deituko dugu beste aditz hauen modukoez baliatzen dena:
B errejistro honi lagunarteko errejistroa deitzen diogu, lagunartean, famili giroan, erabiltzen delako.
A errejistroaren erabilera-balioa, berriz, nahiz eta neutroa izan, euskalki batetik bestera aldatu egiten da: mendebalean, errejistro neutroa da eta euskaldun askorentzat errejistro bakarra, gainera.
Baina ekialdean errespetuzkoa eta urruntasuna sortarazten duena da.
Ohart gaitezen, forma alokutiboak direla eta, bi errejistro hauek dituzten euskaldunentzat, solaskidea
Alegia,
Baina horrelakorik ez da gertatzen solaskideari
Orduan, forma alokutiborik ez da erabiliko, eztabadako forma baizik.
Beraz,
Oinarrizko errejistroak gorago aipatu diren biak badira ere, ekialdeko euskalkietan, zukako forma alokutiboak ere badira.
Hauetan, hitanozko formetako -K/-N horiez beste, -ZU marka agertuko da.
Honek errejistroen balioa aldarazi du, errejistro neutroari urruntasun balioa emanez.
Gainera, forma neutro hori baztertzea ekarri du xubererazko zenbait hizkeratan.
Beraz:
Mendebalean, berriz, gaztelaniaren eraginez edo, errespetuzko beste errejistro bat ere bada hizketa lagunari BERORI esaten zaionean.
Hemen, hala ere, forma alokutiborik ez dugu, baina bigarren pertsonari